Bideoa eta informazioa: ahotsak.eus
Gaurko egunez jaio zen Elbira Zipitria euskaltzalea, duela 113 urte. 1906an, Zumaian. Donostian hil zen, bertan ibili baitzen andereño lanetan. Gerraurrean hasi zen euskaraz irakasten, Muñoaren ikastetxean, eta gerraostean ikastola klandestinoa ipini zuen etxean, Fermin Calbeton kalean. Oso andereño ezaguna izan zen, aitzindaria. Metodologia xume baina berritzailea zerabilen Zipitriak, eta andereño mordoa prestatu zituen: ikastola klandestinoen sarea antolatu zuen. Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak oinarri hartuta, elkartean hainbat lanketa ari dira egiten Zipitriaren jarduna ezagutarazteko.