Gorka Suaiak laster argitaratuko duen diskoaren bigarren aurrerapen karta kaleratu du

Posted on 2023-10-18 by KulturSharea

Ez dut abesteko beharrik du izena kantak eta Kostako Beatsek ekoitzi du, Mikel Laboaren sanpler batean oinarrituta.

Gorka Suaiak Su Eman ala hartu izeneko diskoa kaleratuko du udazken honetan, aurretik, baina, lan horren bigarren aurrerapen kanta aurkeztu du: Ez dut abesteko beharrik. Joan den irailean disko horren lehen singlea plazaratu zuen rap abeslariak Katua eta sagua izenpean.

Bost urte igaro dira Bilbon bizi den abeslari eta ekoizle Gasteiztarrak bakarlari gisa diskorik argitaratzen ez duela. 2020an Raggamuffin Kamarada plazaratu zuen Suaia eta Ama Rebel taldearekin. Duela bi urte, berriz, Bira Zapatistaren ongietorria zela eta, Ya Vienen/Badatoz kaleratu zuen, Horazz rap abeslari errumaniarrarekin batera. Ordutik hona, Suaia hamaika abestiz osatuta egongo den Su Eman ala Hartu diskoan lanean aritu da. Gaur aurkeztu duen kantan Rlantz (Aiaraldeko Soinu Sistema, Ziztada & Rlantz) reggae-dub ekoizleak ekoitzitako kutsu minimalistako dancehall-reggae estiloa entzun daiteke.

Azaldu duenez, abesti berriak “Kostako Beatsek ekoitzi du, Mikel Laboaren sanpler batean oinarrituta”.

Ibon Larruzeak grabatu, nahastu eta masterizatu du kantua Euridia estudioan.

Suaiak, bestalde, azarotik aurrera agertokietara itzuliko dela iragarri du, Komadü teklatu eta saxo jotzailearekin (Suaia eta Ama Rebel, Bubblin ‘Sound), Ander Teje baxu jotzailearekin (Suaia eta Ama Rebel, Cherry Boppers) eta Xixo Yantani bateria jotzailearekin (Cherry Boppers, The Pushermen) batera osatutako taldearekin.

You may also like

‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]

Page 48 of 57

Zabaldu: