Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du

Posted on 2019-02-26 by KulturSharea

Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, bere musikari buelta eman eta iaz argitaratu zuten diskoren Azken Eztanda kantuaren bertsio berria aurkeztu dute. Horretarako, orkestra bat izan dute lagun; formazio klasikoko musikari trebeak biltzen ditu orkestra honek: pianoa, tronpa, bonbardinoa eta hari instrumentuak (biolinak, biolak, txeloak eta kontrabaxua), besteak beste.

Guda Dantza taldeak bere aldetik, kantuaren zirrikituak ñabardura ugariz betetzea lortu du. Dimentsio musikalaz gain, kantuaren bideoklipa ere  sortu dute.

Audioa Urdulizko Tío Pete estudioan produzitu dute, Unai Mimenzaren gidaritzapean. Bideoaren harira, hauek izan dira unibertso bisualaren arduradun eta sortzaileak: Iker Maguregi zuzendaria, Andrea Martinez argazki zuzendaria eta Karla Biondini ekoizpen diseinatzailea.

 

You may also like

Korrikak baditu kantua eta bideoklipa, Sustrai Colinak idatzi du letra eta Nerea Urbizurena da musika
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta [...]
Ekaitz Sirvent itzultzaileak Antonio Gramsciren ‘Kartzelako gutunak’ liburua euskaratu du
Posted on 2021-12-16 by KulturSharea
Katakrak argitaletxearen eskutik ikusi du argia liburuak. Lanak [...]
Eñaut Elorrietak ‘Inesa Gaxen’ kantuaren moldaketa egin du Uxue Alberdirekin batera kantatuz
Posted on 2021-12-15 by KulturSharea
2019an Eñaut Elorrieta musikariak abiatu zuen Irteera Argiak biraren [...]

Page 15 of 55

Zabaldu: