‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatuko dute gaur Zarauzko Modelo aretoan, 20:30ean. Peñak berak, Iraia Eliasek, Rafa Ruedak, Agurtzane Gurrutxagak, Oihana Leundak eta Ekain Albitek sortu dute obra eta honako galdera hau hartu dute abiapuntu modura: “Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?”.

Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakumeren bitartez, 1930 eta 1980 urteen artean Euskal Herrian gertaturikoak bildu ditu.

You may also like

Ningra rap abeslariaren ‘Haziak’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-11-27 by KulturSharea
Ningra rap abeslariak Enbor taldearekin batera sortutako abestia da Haziak.

Page 30 of 60

Zabaldu: