Haurtzaroko sexu abusuei buruz Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

Posted on 2022-03-17 by KulturSharea

Idazleak 23. Igartza saria jaso zuen 2020ko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa.

Hurbil egokitu zaion gai bati buruz idatzi du Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolariak (Hendaia, 1994)  Ez erran inori eleberrian. Izan ere, gaur Donostian aurkeztu duen lanak haurtzaroko sexu abusuak ditu gai nagusi. Gertutik ezagutzeak eman zion indarra eta gogoa egileari gaian sakontzeko eta fikzioaren bidez lantzeko, “liburuan agertzen den guztia fikzioa dela aurreratu nahi dut, pertsonaiak eta gertaerak asmatuak dira. Iruditzen zait fikzioak musikak eta bestelako arte espresibo batzuek bezala, aukera ematen dutela askotan beste modu batera azaldu ezin daitezkeen gauzei buruz hitz egiteko, nire kasuan hala izan da, aukera eman dit gaia eta pertsonaiak hobeki ulertzeko, haiekin enpatizatzeko eta haien lagun egiteko”, adierazi du.

Lide da eleberriaren protagonista, haurra zela sexu abusu bat pairatu zuen, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi.

Liburua idazterako orduan, Txoperenak gaiaz irakurri eta entzundakoak, izan fikziozko liburuak, filmak, poesia zein saiakera liburuak eta podcastak izan ditu inspirazio iturri. Horretaz gain, egileak beraren bizipen propioak, gaiari buruz egin diren hainbat tailer, bertan parte hartu duenetan ezagututako pertsonenak eta baita bere inguruko jendearenak ere jaso ditu. “Tamalez, anitzek bizi izan duten eta bizitzen duten errealitate bat da haurtzaroko sexu abusuena, gehiegitan isiltasunean bizi dena, isiltasunak puskatzeak bere zailtasunak ditu. Eskerrak eman nahi dizkiet isiltasun hori apurtzen laguntzen duten guztiei”.

Idazleak 23. Igartza saria jaso zuen 2020ko irailean Ez erran inori proiektuarekin, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute.

You may also like

Izarok ‘Paris’ izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2019-12-04 by KulturSharea
Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan [...]
Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute
Posted on 2019-12-03 by KulturSharea
Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri [...]
Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ diskoa
Posted on 2019-12-03 by KulturSharea
Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, [...]
Eskafandra bildumak Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ saiakera ekarri du euskarara
Posted on 2019-11-29 by KulturSharea
“Emakumea ez da jaiotzen. Egin egiten da”. Esaldi ezagun horrek [...]
Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua
Posted on 2019-11-29 by KulturSharea
Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak, [...]
Keu Agirretxea: “Gu han egon ginen” abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2019-11-15 by KulturSharea
Keu Agirretxea musikariak gaur gauerdian Ura eta bakea izeneko disko [...]

Page 39 of 57

Zabaldu: