Herri musikako tresnak eta hauen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak San Telmon

Posted on 2025-06-05 by KulturSharea

Ekainaren 29ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Donostiako museoko Laborategia aretoan.

Donostiako San Telmo Museoak antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak herri musika tresnen artisautza izan du ardatz aurten. Programa hau 2018an hasi zen, eta aurreko edizioetan lihoa, artzaintza, gaztaren elaborazioa, saskigintza eta txokolategintza izan dira gai nagusiak. Proiektuak hainbat lanbide tradizional ezagutzen eta zabaltzen lagundu nahi du: teknikak eta lan egiteko moduak, erabilgarritasuna, lotutako ohiturak, horiek garatzen dituzten pertsonak.

Aurtengoan, beraz, herri musikako tresnen artisautza ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak ikus daitezke museo donostiarrean, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere. Musika-tresna ezberdinetan eta horien egileetan jarri du fokua programak: txistua, xirula, alboka, dultzaina, txalaparta eta perkusio instrumentuak.

Aurreko edizioetan egin duten moduan, programa hau Laborategia aretora ere zabaldu da. Bertan, ekainaren 29ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa egongo da.

Erakusketan badira museoaren bildumako piezak, baina guztia osatzeko museoak Soinuenearen eta parte hartzen duten artisau eta musikarien laguntza izan du. “Piezak utzi dizkigutenak: Alberto Artal, Andoni Arzallus (Arenza), Daniel Lizarralde, Fede de Dios, Gaizka Maruri (Maruri Albokak), Harkaitz Martinez de San Vicente, Ibon Koteron, Iker Diez (Jotzen Perkusioak), Jose Antonio Martinez Oses (Osses albokak); Jose Mari Gancedo (Gancedo Txistugileak); Juan Mari Beltran; Koldo Maruri; Koldo Telleria; Pancho Sanchez; Raul Pariente (Ezpela); Tomas Diaz Peñalba (Ezpelur); Donostiako Udal Txistulari Banda; Gordailua. Gipuzkoako Foru Aldundia; Lutxanako Dultzaineroak; Oreka TX; Soinuenea. Herri Musikaren Txokoa; Zurjole. Erakusketako argazkiak Javier Juanes eta Euskal Herriko Txistulari Elkartearenak dira. Bideoak, berriz, Andoni Arzallus (Arenza), Bideografik (Sinadurak), Jose Mari Gancedo (Gancedo Txistugileak), Tomas Diaz Peñalba (Ezpelur) eta Xibero Telebistakoak dira.

 

You may also like

‘Imajinatu Zinemaldia’ erakusketak publikoari egingo dio gorazarre
Posted on 2022-07-13 by KulturSharea
Erakusketa Tabakaleran egongo da ikusgai eta herritarrak, edizioz [...]
Javier Perez artistaren ‘Presentziak Absentziak’ erakusketa ikusgai Donostian
Posted on 2022-07-07 by KulturSharea
Artista bilbotarraren sorkuntza-mundua ezagutzeko aukera ematen du [...]
‘Artea oinez’ erakusketa Iruñeko Kondestable jauregian ikusgai
Posted on 2022-04-11 by KulturSharea
Lan gehienak korronte abstraktuan kokatzen dira, baina figuratiboa, [...]
‘Emma Kunzen unibertsoa’ erakusketa ekainaren 19ra arte, Tabakaleran
Posted on 2022-02-09 by KulturSharea
Emma Kunzen unibertsoa erakusketa ekainaren 19ra arte bisitatu ahal [...]
‘Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990’
Posted on 2021-07-15 by KulturSharea
Erakusketa bost gune tematikotan dago antolatuta, Donostiako [...]
LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñeko Kondestable jauregian
Posted on 2021-04-22 by KulturSharea
Erakusketak apirilaren 30era arte izango ditu ateak zabalik, Iruñeko [...]
‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa Iruñeko Kondestablen ikusgai
Posted on 2021-04-13 by KulturSharea
Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus [...]

Page 2 of 4

Zabaldu: