Horazz-ek eta Suaiak “Ya vienen” kantaren bideoklipa aurkeztu dute

Posted on 2021-09-23 by KulturSharea

EZLNk Bizitzaren aldeko bira egingo du Europako 20 herrialde baino gehiagotan, esperientziak eta borrokak partekatzeko eta kontinentearen zati handi bateko herri-mugimenduekin sareak eratzeko asmoz.

Horazz-ek eta Gorka Suaiak Ya Vienen abestia konposatu dute Europara heltzear den Bizitzaren aldeko birari ongietorria eman eta egonaldiari soinu banda jartzeko. Abestiarekin batera bideoklip kolektiboa osatu dute, zapatisten birari laguntzen eta hura antolatzen parte hartu duten jarraitzaile eta kolektiboek grabatutako irudiekin.

Joan den ekainaren 18an, Ozeano Atlantikoa zeharkatuz 47 eguneko zeharkaldia egin ondoren, Vigora heldu zen lehen ordezkaritza zapatista, eta, irailaren 14an, EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako ehun kide baino gehiago Vienara iritsi ziren, Europako Bira abiatuko den puntura, hain zuzen. Hala, mugimendu politiko, sozial eta iraultzaile gisa jarduten duen EZLNk bizitzaren aldeko bira egingo du Europako 20 herrialde baino gehiagotan, esperientziak eta borrokak partekatzeko eta kontinentearen zati handi bateko herri-mugimenduekin sareak eratzeko helburuarekin.

Harrera musikatu bat emateko asmoz, Horazz-ek eta Suaiak hip-hop eta reggae estiloak nahastu dituzte ondu duten kantuan. “Mugimendu zapatistak ekartzen digun errebeldia hazia lorarazteaz eta kapitalismoaren biktima diren lurrak eta gizaki orok jasaten dituzten minak gure egiteaz hitz egiten du abesti honek”, azaldu dute. Sistema honetan ikasitakoa desikastea proposatzen dute musikariek.

Hiru hizkuntza nahasten dira abesti honetan: errumaniera, euskara eta gaztelania. Madrilen bizi den errumaniar jatorriko rap artista da Horazz eta musika ekoizpenaz arduratu da, Raul Garcia Guillen gitarra jotzailearen laguntzarekin. Suaia, Suaia eta Ama Rebel reggae taldeko abeslaria, abestiaren ahotsak osatzen ditu.

Nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzea soinu ingeniariak egin du Bilboko Euridia estudioan.

You may also like

Alarma Morea taldeak ‘Azala’ izeneko abesti berria aurkeztu du
Posted on 2020-02-03 by KulturSharea
Ainhoa Plagarok, Uxue Plagarok eta Nere Dualek osatzen duten Alarma [...]
Willis Drummond taldeak ‘Bigarren aukera’ bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2020-01-29 by KulturSharea
Willis Drummond taldeak Zugzwang diskoa argitaratu zuen pasa den [...]
Gatomek eta Raperuk ‘Prebekario’ kantuaren bideoklipa aurkeztu dute
Posted on 2020-01-02 by KulturSharea
Gatom Bermeoko rap abeslari gazteak Prebekario kantuaren bideoklipa [...]
Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
‘Lera’ izeneko singlea kaleratu du Kokein taldeak
Posted on 2019-12-13 by KulturSharea
Kokein taldeak 20 urte bete ditu aurten, eszenatokietan, eta [...]

Page 35 of 55

Zabaldu: