Islandiako paisaiak poemetara ekarri ditu Iosune de Goñik ‘Hutsak gure izena ahoskatu zuenean’ liburuan

Posted on 2026-11-19 by KulturSharea

2023an Islandiara egindako bidaia du abiapuntu Hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema-liburuak, Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia.

Aurretik ezagutzen ez zituen hiru emakume artistarekin bidaiatu zuen Islandiara Iosune de Goñik. Han bizitakoak, bertako folklorea, mitoak eta kondairak elkartzen dira bere poema-liburu berrian, ekologiarekiko konpromisoarekin batera. Kultur Shareari azaldu dionez, gizakia naturatik bereizitako izakia ez dela erakustea dago lanaren erdigunean: “Naturaren parte garela”.

Ideia horrek liburuaren forman ere badu isla. Poemek ez dute izenbururik, ez du puntuazio-markarik erabiltzen eta testua jario bakar baten parte gisa idatzi du, poema luze bat balitz bezala. Hautu horrekin “horizontalitate bat lortzea eta gauza guztiak maila berean egotea” bilatu du.

Poesia espekulatiboaren esparruan kokatzen du lana De Goñik. Fantasiak eta magiak lekua dute bertan, baina bizipen erreal eta zehatzak ere badira oinarrian. Idazketa-prozesua bidaian bertan hasi zen; ondoren, Islandiako kultura, historia, geologia eta botanika ikertu zituen, tradizio literarioarekin elkarrizketan.

2023. eta 2024. urteen artean idatzi zuen liburua egileak. Argitalpena iritsi bitartean beste lan bat idatzi eta argitaratu duenez, berezia egin zaio testu honetara itzultzea. Editoreen laguntzarekin, edizio lanetanaurreko liburuetan baino esku gehiago sartu duela azaldu du.

Izenburuari dagokionez, “hutsaren deia” kontzeptutik dator, Islandian behin baino gehiagotan sentitu zuen sentsaziotik. Ideia horren bidez, lurraldeari agentzia eman nahi izan dio, natura gizakiak behatzen duen objektu pasiboa izan ez dadin. Norberaren nia desegiteaz eta inguratzen gaituzten izakiekin etengabeko hartu-emanean egoteaz ere hitz egiten du liburuan.

You may also like

Esne Beltzaren ‘Paretaren kontra’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-07-17 by KulturSharea
Udaleku elkarteak Bidarraiko egonaldietan grabatutako bideoklipa. Esne [...]
‘Zazpi senideko’ anaitasunaren inguruko istorioak biltzen dituen antzerki obra osorik ikusgai
Posted on 2019-07-04 by KulturSharea
SINOPSIA: Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, [...]
‘Sua’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du Laize rap abeslariak
Posted on 2019-07-04 by KulturSharea
Laizek aurten aurkeztu duen bigarren abestia da Sua. Jai eremuetan [...]
Kaleko Urdangak taldearen ‘Agur eta Ohore’ kantuaren bideoklipa
Posted on 2019-07-03 by KulturSharea
Agur eta Ohore da Bergarako taldeak abuztuan argitaratuko duen Vis [...]
‘Loratu’ da Habi taldearen lehen diskoa
Posted on 2019-06-28 by KulturSharea
Villabonako Yeray Gasconek (ahotsa eta gitarra) eta Jon Ander Artolak [...]
‘Flasball’ izeneko kantua sortu du Zuberoako Xiberoots taldeak
Posted on 2019-06-26 by KulturSharea
Zuberoako Xiberoots reggae taldeak Flasball izeneko kantua sortu du G7 [...]
Estitxu Pinatxok ‘Basquiat’ kantua aurkeztu du
Posted on 2019-06-25 by KulturSharea
Estitxu Pinatxok berak sortu du Basquiat izeneko abestia. Moldaketak [...]
Nola ospatzen da zure herrian San Joan bezpera?
Posted on 2019-06-21 by KulturSharea
Bideoa: ahotsak.eus Nola ospatzen da zure herrian San Joan bezpera? [...]
Kau Kori Kura-ren ‘German Garmendia’ abestia entzungai
Posted on 2019-06-18 by KulturSharea
Mikel Aizpuruak sortutako proiektua da Kau Kori Kura. 2015ean hasi zen [...]

Page 52 of 64

Zabaldu: