Islandiako paisaiak poemetara ekarri ditu Iosune de Goñik ‘Hutsak gure izena ahoskatu zuenean’ liburuan

Posted on 2026-11-19 by KulturSharea

2023an Islandiara egindako bidaia du abiapuntu Hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema-liburuak, Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia.

Aurretik ezagutzen ez zituen hiru emakume artistarekin bidaiatu zuen Islandiara Iosune de Goñik. Han bizitakoak, bertako folklorea, mitoak eta kondairak elkartzen dira bere poema-liburu berrian, ekologiarekiko konpromisoarekin batera. Kultur Shareari azaldu dionez, gizakia naturatik bereizitako izakia ez dela erakustea dago lanaren erdigunean: “Naturaren parte garela”.

Ideia horrek liburuaren forman ere badu isla. Poemek ez dute izenbururik, ez du puntuazio-markarik erabiltzen eta testua jario bakar baten parte gisa idatzi du, poema luze bat balitz bezala. Hautu horrekin “horizontalitate bat lortzea eta gauza guztiak maila berean egotea” bilatu du.

Poesia espekulatiboaren esparruan kokatzen du lana De Goñik. Fantasiak eta magiak lekua dute bertan, baina bizipen erreal eta zehatzak ere badira oinarrian. Idazketa-prozesua bidaian bertan hasi zen; ondoren, Islandiako kultura, historia, geologia eta botanika ikertu zituen, tradizio literarioarekin elkarrizketan.

2023. eta 2024. urteen artean idatzi zuen liburua egileak. Argitalpena iritsi bitartean beste lan bat idatzi eta argitaratu duenez, berezia egin zaio testu honetara itzultzea. Editoreen laguntzarekin, edizio lanetanaurreko liburuetan baino esku gehiago sartu duela azaldu du.

Izenburuari dagokionez, “hutsaren deia” kontzeptutik dator, Islandian behin baino gehiagotan sentitu zuen sentsaziotik. Ideia horren bidez, lurraldeari agentzia eman nahi izan dio, natura gizakiak behatzen duen objektu pasiboa izan ez dadin. Norberaren nia desegiteaz eta inguratzen gaituzten izakiekin etengabeko hartu-emanean egoteaz ere hitz egiten du liburuan.

You may also like

Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan
Posted on 2024-11-07 by KulturSharea
Musikaren presentzia nagusi da eleberri honetan: taldea eratu, kideak [...]
Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak ‘Zorion edo antzeko zerbait’ eleberria plazaratu du
Posted on 2024-10-25 by KulturSharea
Idazle oiartzuarrak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak [...]
Uxue Alberdik zortzi ipuinez osatutako ipuin bilduma aurkeztu du ‘Hetero’ izenburupean
Posted on 2024-10-09 by KulturSharea
Susa argitaletxearen eskutik argia ikusi duen liburua ez da [...]
Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika
Posted on 2024-10-09 by KulturSharea
Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif [...]
Frank O´Hara poetaren ‘Coca Cola bat zurekin’ olerkiari idatzitako eleberria ondu du Beñat Sarasolak
Posted on 2024-09-10 by KulturSharea
Poeta estatubatuarra bera da nobela honetako protagonista, baina [...]
Euria egin arren, orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi
Posted on 2024-07-23 by KulturSharea
Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara [...]
Ramon Olasagasti idazleak gazteei zuzendutako ‘Memoriaren giltza’ liburua plazaratu du
Posted on 2024-07-09 by KulturSharea
36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago [...]
Rashid Khalidiren ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’ liburua ekarri du euskarara Iñaki Alegriak
Posted on 2024-06-20 by KulturSharea
Palestinako historiaz euskarazko libururik ez zegoela ikusita, eta [...]
Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko”
Posted on 2024-06-17 by KulturSharea
Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan [...]
Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du Pako Aristik Erein argitaletxearen eskutik
Posted on 2024-06-14 by KulturSharea
Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du [...]

Page 8 of 64

Zabaldu: