Kaldearte, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, asteburu honetan Gasteizen

Posted on 2019-06-06 by KulturSharea

Bihar, ekainak 7, hasiko da Kaldearteren XIV. edizioa, Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldia. Denetara 35 antzerki taldek parte hartuko dute hiru egun hauetan, formatu handiko, ertaineko zein txikiko 70 emanalditan.

Lau ikuskizun kalean estreinatuko dira; bi erabateko estreinaldiak izango dira, eta zenbait ikuskizun Kaldearteren laguntzarekin ekoitzi dira. Parte hartuko duten konpainietatik, zazpi Gasteizkoak dira; beste hamar, Euskal Herrikoak; gainerakoak berriz, kanpokoak. Horien artean, jaialdi ospetsuenetako azken edizioetan saritutako zenbait lan ikusi ahalko dira. Aurten, gainera, orain arte erabili ez diren espazioak baliatuko direla iragarri du Udalak: Lanbideen Udal Lantegi-Eskola, Musikaren ibilbidea eta landa-inguruneko hirugarren espazio bat.

 

You may also like

‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1555657

Page 57 of 57

Zabaldu: