Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak ‘Zorion edo antzeko zerbait’ eleberria plazaratu du

Idazle oiartzuarrak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz nobela honetako  hasierako proiektuarekin.

Karmele Mitxelenak (Oiartzun, 1988) Zorion edo antzeko zerbait eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Honetan, alargun geratu berri den emakume heldu batek egindako barne- eta kanpo-bidaia kontatzen du idazleak, bere burua berrasmatu nahian.

Egile oiartzuarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz proiektuarekin eta Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiaren arabera, “sentimenduak nabarmentzen diren eleberri bat da (poza, haserrea, tristura, lotsa, errua…), lehen pertsonan idatzitako prosa dotore eta ñabarduraz beteriko baten bidez emana”.

Maria da nobela honetako protagonista. Senarrak bere buruaz beste egin du eta horrek suposatu dioen doluaren zamak atzean uzteko asmoz, Mediterraneora egiten du bidaia, itsaso bareago honetarako ur urdinetan jostatzeko. Bizitzari berriz irribarre egiteko eta bizitza berri bati ongi etorria emateko.

Protagonista bera da istorioaren narratzailea eta era pausatu bezain adierazkorrez gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak kontatzen doa, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere.

Hala, eleberriak bidaia fisiko eta psikologiko bat dakar, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak…

You may also like

Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]
Patxuko Nicek Harrera Sarea diruz laguntzeko kanta aurkeztu du
Posted on 2019-05-08 by KulturSharea
Patxuko Nicek sortutako abestia da Harrera. Kanta eta bideo honen [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]

Page 50 of 59

Zabaldu: