‘Lera’ izeneko singlea kaleratu du Kokein taldeak

Posted on 2019-12-13 by KulturSharea

Kokein taldeak 20 urte bete ditu aurten, eszenatokietan, eta bizi-bizirik dagoela frogatu eta ospatzeko bi kantuz osatutako single berria eman du argitara, Lera izenpean.

Bi hamarkada hauek oharkabean pasatu direla aitortu du taldeak eta hainbeste denbora elkarrekin egoteko, proiektuarekiko duten grina eta pasioagatik izan dela azpimarratu dute. “Beste mila gauzari eskainiko ez geniokena taldeari eskaintzen diogulako, eta ez eskaini bakarrik, eman ere bai. Gure erreferentzia zena, ia guztiaren gainetik, gure lehentasuna bilakatu da. Inoiz bizi beharreko beste bizipen batzuk galdu baditugu, askotan, Kokeinengatik izan da. Eta horregatik, 20 urteak betetzen ditugun honetan, bi abesti berri prestatu ditugu. Irabazi dugun guztia ospatzeko.”

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketa bat egin dute ”zenbat [...]
Herri Urrats jairako Neoma taldeak ondutako ‘Hor gaude’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2024-03-08 by KulturSharea
Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: "Ortzadarrari [...]

Page 7 of 61

Zabaldu: