Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ podcastari komiki formatua eman diote

Posted on 2023-09-22 by KulturSharea

Idazleek Alex Sanvi eta Sergio Roman Sedyas ilustratzaileak izan dituzte alboan komikia sortzerako orduan. Gaur Aurkeztu dute lana Elkar argitaletxearen eskutik.

Etxeberria Anaiek eta Oier Aranzabalek EITBren enkarguz sortu zuten Artxipelagoa podcasta 2020an eta orain arte izan duen arrakasta ikusirik, webgunerako komikia sortzeko ere eskatu zieten. Hala, Etxeberria anaiek komikia sortzeari ekion zioten eta gaur, aurrerapauso bat eman eta komiki horren paperezko formatua aurkeztu dute Elkar argitaletxearen eskutik.

Egileek aitortu dutenez, podcast formatutik komikira bihurtzeko prozesua erronka handia izan da, izan ere, lehenengo denboraldia kontatzen da komikian eta 200 orrialde inguruko gidoi batetik 80 orrialdeko komikia sortu behar izan dute. “EITBk komikiarentzako istorioa gazteentzako egokitzea eskatu zigun, beraz, lanketa bat egin behar izan genuen, pertsonaiak gaztetu ditugu eta abentura kutsu gehiago eman diogu. Sintesi lan handia egin dugu komikiak erritmoa izan dezan”, adierazi du Xabierrek.

Komikiaren istorioari dagokionez, egoera distopiko bat erakusten digu eta 2103. urtera garamatza. Etorkizuneko garai horretan, kontinente gehienak ur azpian geratu dira. Berotze globalak eta poloen urtzearen azelerazio bortitzak itsas mailaren igoera bizkorra eragin dute, ustekabean iritsitako Hiru Olatu Handien bidez.

Tsunami honek, herrialde osoak ez ezik, domino efektu azkar batean telekomunikazioak, nekazaritza edo energia ekoizpena deuseztu ditu. Bizirik irautea lortu dutenek baliabide gutxiko eszenatoki berri eta zatikatu batean nabigatu behar dute. Garai ilunak, non Germaniar Konfederazioa edo Ipar Afrikako Liga bezalako potentzia berriak sortuko diren, ur azalean geratzen den Europa konkistatzeko prest.

Jare, ezkutuko botereak dituen Euskal Artxipelagoko neska gaztea, oreka zaharrak hautsi eta aliantza berriak sortu nahian dabilen konplot arriskutsu batean murgilduko da ustekabean.

You may also like

Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2022-03-04 by KulturSharea
Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. [...]
Izarok ‘Libre’ abestiaren bertsioa berria kaleratu du Cris Lizarragarekin
Posted on 2022-03-03 by KulturSharea
Limones de Oro izeneko diskoa kaleratuko du laster Izarok. Lan [...]
Iñaki Irasizabalek ‘Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?’ liburua kaleratu du
Posted on 2022-02-23 by KulturSharea
Narrazio hauetako protagonistak galduta sentitzen dira, desoreka bat [...]
Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak ‘Txillardegi’-ren kronikak bildu dituzte liburu batean
Posted on 2022-01-25 by KulturSharea
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. [...]

Page 15 of 56

Zabaldu: