Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute Iruñean

Posted on 2018-10-23 by KulturSharea

Behingoz lelopean, mobilizaziorako deia egin du Kontseiluak datorren larunbaterako, Iruñean.

Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararentzat Lege berria lantzen den abagunea probestuta, euskaldunok indar egingo dugu herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen egoera sortzeko”, esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Zonifikazioaren mugak apurtu eta nafarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituen euskararen Lege berria eskatzeko aterako dira kalera larunbatean beraz, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko.

Mobilizazioak hiru zutabe irudikatuko ditu: kohesioaren zutabea, berdintasunarena eta justiziarena  eta horregatik hiru irteera puntu izango ditu arratsaldeko 17:00etan hasita.

 

 

 

 

You may also like

Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ ikuskizuna sareetan estreinatu dute
Posted on 2020-04-03 by KulturSharea
Egoera honi aurre egiten laguntzeko, Potx eta Lotx pailazoek ere euren [...]
Xabi Bandinik ‘Maite Zaitugu Esan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2020-04-02 by KulturSharea
Ama guztiei eskainitako kantua da Maite Zaitugu Esan: "Askotan [...]
‘Pozik eta Konforme’ kantuaren erremixa
Posted on 2020-04-01 by KulturSharea
Suaia Eta Ama Rebel taldearen ‘Pozik eta Konforme’ kantuaren erremixa [...]

Page 35 of 57

Zabaldu: