Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu

Posted on 2022-02-01 by KulturSharea

Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta entzulearen barrenak astintzera dator talde berria; helburuaren erakusle da Ilargi berriak kantua. Eskuragarri dago jada sareko plataforma guztietan.

“Ilargi berriak aurkeztera gatozen zazpi emakume gara”, horrela aurkeztu du taldeak bere burua. Tradiziotik datorren kalejira baten erritmora, soinu eta estetika apurtzailea dituen kantua eta bideoklipa argitaratu berri dute Ilargi berriak Izenpean.
Taldearen aurkezpen kantua izaki, hastapenetan du oinarria: tradizioa, sorginak, irrintziak, kopla zaharrak eta abar. Neomaken lehen single hau aro berri baten lehen urratsa dela diote. Izan ere, kantuak taldearen izenarekin zerikusia du. Neomak (ilargi berriak, grekeraz) taldeak eskainiko duen proiektu berriari egiten dio erreferentzia.Taldekideak oso gaztetatik hasi ziren musikaren munduan lehen urratsak ematen, trikitixa txapelketetan plazara salto egin eta gerora Kepa Junkerarekin hara-hona ibilitako sorginek osatzen dute zazpikotea.Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta entzulearen barrenak astintzera datozela diote; helburuaren erakusle Ilargi berriak kantua, eskuragarri dago jada sareko plataforma guztietan.

Haritz Harreguyk egin ditu audio grabazioa eta produkzioa. Masterizazioa, berriz, Victor Garciak egin du. Bideo sorkuntza, errealizazioa eta muntaia Bideolan proyectos audiovisualesen esku utzi dute. Amaia Albes jantzien diseinuaz arduratu da eta Maite Albes estilismoaz.

You may also like

‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]
Nøgen taldeko ‘Keari’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Keari ‘Liv til døden diskoko Keari abestiaren bideoklipa aurkeztu du [...]
“Sormen begirada anitza, landua eta kalitate handikoa” Loraldia jaialdian
Posted on 2019-04-08 by KulturSharea
Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa amaituta, balantzea egiteko [...]

Page 48 of 57

Zabaldu: