Nøgen taldea single berri batekin bueltatu da hiru urteren ondoren: ‘Glastonbury’

Posted on 2023-03-17 by KulturSharea

Donostiako taldekideek eskaini zuten lehen elkarrizketan euren ametsa Glastonburyn jotzea zela kontatu zuten. Zazpi urte igaro dira ordutik hona eta, Glastonbury iristeko bada ere, emandako pausoek irakaspen bat utzi diete donostiarrei atzean: helmuga bezain garrantzitsua da bidaia.

Bidean etxea egitea da Nøgen, gauak itsasoan bainatzen bukatzea, kotxean mendiko portu elurtuak zeharkatzea, Seulen galduta instrumentuekin eta maletekin lo lekua bilatzea… Orain, bidaia hasi zuen boskote berberak hasiera berria du aurretik, baina momentua ez da berdina. Zirkuluan aurrera egitea ez da hasierara bueltatze hutsa. Taldekideek diotenez, “irekita dago zirkulua”.Oraingoan badakite: datozen abesti, bidai eta kontzertu guztiak eta bakoitza, denak dira Glastonbury.

You may also like

‘Martxa Baten Lehen Notak’ izango da Elkar+ekin dantzan! Ekimenaren doinua
Posted on 2022-03-16 by KulturSharea
Mikel Laboaren abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko [...]
‘Bretxa’ eleberriaren euskarazko bertsioa eta izen bereko ikuskizun musikala aurkeztu dituzte
Posted on 2022-03-15 by KulturSharea
Duela sei urte hasi ziren ikuskizuna lantzen. Vegaren hitzetan, [...]

Page 20 of 61

Zabaldu: