Sortzen jarraitzeko beharra: ‘Zuen ahotsa’

Posted on 2020-05-11 by KulturSharea

Anukek eta Norak (Haritz Harreguy teknikariaren eta Keu Agirretxea musikariaren alabak) eta Markek eta Aialak (Iñigo Zubizarreta Soziedad Alkoholika taldeko gitarra-jotzailearen eta Mauka Musikagintza Ñako Beato-ren lobak). Pink abeslariaren Try kantu ezagunaren euskarazko bertsioa egin dute.

“Bizitzen ari garen garai gogor hauek ez gaituzte amilduko, ezta gutxiago ere. Izan ere, musikari, teknikari, manager, … bakoitzaren atzean beti baitago familia handi bat (hitzaren zentzu literalean ere”. Horren adibide dira Anuk eta Nora; Haritz Harreguy teknikariaren eta Keu Agirretxea musikariaren alabak eta Mark eta Aiala; Iñigo Zubizarreta Soziedad Alkoholika taldeko gitarra-jotzailearen eta Mauka Musikagintza Ñako Beato-ren lobak dira, hurrenez hurren.

Grabaketak norbere etxean eta nahasketa Haritz Harreguy estudioan egin dituzte. Pink abeslariaren Try kantu ezagunaren euskarazko bertsioarekin, lau neska hauek, bere senideengandik jasotako musikarekiko maitasun eta pasioa itzuli nahi izan diete.

Hala, belaunaldi berriek zoritxarraren aurrean sortzen jarraitu beharra aldarrikatu dute. “Krisi honek ez du musikaren sugarra itzaliko, noski ezetz. Eta bitartean, goza dezagun belaunaldi berriez!”.

Musikariak: Anuk Harreguy (Ahotsa eta gitarra), Mark Zubizarreta (Baxua), Nora Agirretxea (Teklatua) eta Aiala Beato (Bateria).

Hitzak Anuk Harreguyrenak dira:

Nere izatearen ongarri
gure arteko harremana.
Buruan dabilkizuet sarri
baina ezin egon batera.

Momentu hotz eta ilunenetan
zuen ahotsa ez zait falta izan.
Nere helduleku eta irakasle,
itxarongo zaituztet gaur ta bihar.

Tximeletak gora ta behera
nirekin zaudetenean,
baita zuen irrifar hori
sentitzen dudanean.

Momentu hotz eta ilunenetan
zuen ahotsa ez zait falta izan.
Nere helduleku eta irakasle
Itxarongo zaituztet gaur ta bihar.

You may also like

Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]
‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1575859

Page 59 of 59

Zabaldu: