Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek

Olatz Mitxelena idazleak eta Irati Eguren ilustratzaileak ‘Su txikian’ album ilustratua (1545 argitaletxea) aurkeztu dute. Galderak sortzen zaizkio Udane bilobari, aitonak egiten eta esaten dituenak entzunda: aitonak landatu eta zaindutako basoa aitonarena ote da?, basoari kendu edo eman, zer egiten dio aitonak gehiago?, zuhaitzak mantso-mantso haziko badira, ikusiko ote du aitonak bere basorik?.

Su txikian hausnartzeko liburua da: denboraz hausnartzeko, basoaz, galdutako bizimoduez, aldatzen diren ikuspegiez.

Galduko dira okilak, galduko dira su txikia eta basoari begiratzeko modua; galderarik ez zaigu ahituko, ordea: kaxk-kaxk egingo dio okilak irakurlearen buruari.

Liburu honekin lotuta dagoen kantua ere sortu dute. Itziar Ugartek idatzi eta Olatz Salvadorrek musikatu duena.

You may also like

Bi lagunen arteko harremana jaso du Miren Amurizak ‘Pleibak’ eleberrian
Posted on 2024-11-28 by KulturSharea
Bost urte igaro dira Berrizko bertsolari eta idazleak Basa, [...]

Page 4 of 61

Zabaldu: