‘Termita’ eleberria, ahots deseroso, aske eta errebelde bat

2025eko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Termita eleberriak euskarazko bertsioa du jada. Garazi Albizua idazlearen lana Bego Montoriok euskaratu du, eta gaur aurkeztu dute Donostian, Erein argitaletxearen eskutik.

Garazi Albizua idazlearen (Santurtzi, 19859 Termita eleberria euskaraz argitaratu du Erein argitaletxeak. Jatorriz gaztelaniaz kaleratu zuen egileak 2024ko azaroan, Galaxia Gutenberg argitaletxearekin, eta urtebete geroago Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen lan horri esker. Orain, Bego Montorioren itzulpenarekin, euskal irakurleek ere eleberria irakurtzeko aukera izango dute.

Lehen pertsonan kontatutako nobelak amamarekin bizi den eta teleoperadore lanetan ari den emakume baten egunerokoa kontatzen du. Ahots narratiboa ironikoa, errebeldea eta aurreikusi ezina da, eta gizarte patriarkalak emakumeei ezarritako rol eta ereduei etengabe egiten die aurre.

Eleberriko protagonistak ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere: ez da ama, zaintzaile izateari uko egiten dio, gorputz ez normatiboa du eta sexualitatea modu askean bizi du. Horrek guztiak bazterreko subjektu bihurtzen du besteen begietara, baina kontakizunak ez du biktimismora jotzen. Aitzitik, protagonistak marjinaltasun horri aurre egiten dio, errukirik eskatu gabe eta tonu zorrotz zein ausart batez.

Kapitulu laburren bidez, lanak janariarekiko harremana, sexua, lan-prekarietatea, maitasuna eta pobrezia bezalako gaiak jorratzen ditu. Aldi berean, gizarte-bazterketa eta indarkeria belaunaldiz belaunaldi nola transmititzen diren erakusten du, bereziki emakumeen gorputzetan.

Nobelaren beste ardatz nagusietako bat bilobaren eta amamaren arteko harremana da. Albizuak familia-lotura hori estereotipoetatik aldenduta irudikatzen du, maitasunaren eta zaintzaren inguruko ikuspegi originala eskainiz.

Termitak gizarte eta familia konbentzioei ez ezik, lanaren, afektuen eta kapitalismoaren logikei ere egiten die aurre. Era berean, nobelaren egitura eta fikzioaren ohiko moldeak ere zalantzan jartzen ditu, estilo trinko eta landu baten bidez.

2025ean, Euskadi Literatura Saria jaso zuen lanak. Orain, irakurle berriengana iristeko aukera izango du, gaur egungo euskal literaturan oihartzun handiena izan duten eleberrietako bat euskarara ekarrita.

You may also like

‘Errealitateak’ izeneko proiektua aurkeztu du Txakur Gorria kolektiboak
Posted on 2019-12-05 by KulturSharea
Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok, Nerea [...]
Izarok ‘Paris’ izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2019-12-04 by KulturSharea
Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan [...]
Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute
Posted on 2019-12-03 by KulturSharea
Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri [...]
Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ diskoa
Posted on 2019-12-03 by KulturSharea
Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, [...]
Eskafandra bildumak Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ saiakera ekarri du euskarara
Posted on 2019-11-29 by KulturSharea
“Emakumea ez da jaiotzen. Egin egiten da”. Esaldi ezagun horrek [...]
Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua
Posted on 2019-11-29 by KulturSharea
Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak, [...]
Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian eskainitako kontzertua disko batean bildu dute
Posted on 2019-11-19 by KulturSharea
Irailaren 17an eskaini zuten zuzenekoa Hertzainak taldeko kide ohi [...]

Page 45 of 63

Zabaldu: