Berria egunkarian argitaratutako albisteetatik sortutako elastikoak, Euskal Herriko hainbat sortzailek diseinatu dituzte eta Oninart etxeak inprimatu.
5 urte bete dituzte Trixertek. 5 urte aktualitatea oihalera eramanez. 2015eko udaberrian jarri zuten martxan egitasmoa Berria egunkariak eta Oninart enpresak, euskal sortzaileekin batera, eta ordutik hamaika izan dira elastiko bilakatu diren albisteak.
Edizio hauetan guztietan, 17 diseinatzailek hartu dute parte, Eider Eibar, Zaldieroa, Ainara Azpiazu eta Zugazart dira sortzaile horietako batzuk. Guztiek 60 kamiseta diseinatu dituzte.
Ibilbide oparo hau ospatzeko, azaroaren 3ra arte egongo da Trixerten erakusketa Iruñeko Katakrak liburu dendan.