‘Zergatik’, Arrano Pertxa eta Lengu iluna bikoaren kantu berria

Posted on 2019-09-17 by KulturSharea

Disko fisikoa argitaratu beharrean, abesti solteak bideoklip batekin lagunduta aurkezten ibili da Arrano Pertxa eta Lengu iluna bikoa urte honetan.  Zergatik laugarren singlea da.

Aurretik Ezinaren atzetik, G-Folk euskalabria eta Urdaiboys (ft. Gatom) abestiak aurkeztu dituzte.

Zergatik kanturako bikoak Dr.Bravo ekoizlearen beat batekin lan egin du. Grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz Lengu Iluna arduratu da. Bideoa Luigi Crocantik grabatu du Lengu ilunaren laguntzarekin eta edizioa taldekideek egin dute. Letrei dagokionez, taldeak ez du bere esentzia galdu eta gaur egun jendartean dauden gaiak jorratzen jarraitu du, errima gogor eta gordinekin.

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketa bat egin dute ”zenbat [...]
Herri Urrats jairako Neoma taldeak ondutako ‘Hor gaude’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2024-03-08 by KulturSharea
Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: "Ortzadarrari [...]

Page 8 of 62

Zabaldu: