Zuen ahotsa taldeak ‘Naizena naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Posted on 2021-05-14 by KulturSharea

Iazko itxialdian ezagutu genuen Zuen ahotsa taldea, eta dagoeneko bueltan da Naizena naiz kanta eta bideoklip berriarekin. Hirukoa gogotsu bezain ausart dator, barrenak askatu eta zintzotasunari aldarri egiteko asmoz.

Ezberdin izateko ikara eta perfektua izateko nahietatik aldendu eta nork bere bidea egiteko deia egiteko asmoz itzuli dira Anuk Harreguy (ahotsa eta gitarra), Nora Agirretxea (baxua) eta Aiala Beatok (bateria). Hiru taldekideek gertutik ezagutu izan dute musika etxean eta argi utzi dute haiek ere badutela honetan aritzeko abilezia.

Abestia Haritz Harreguyk grabatu eta nahastu du eta Bideolan arduratu da ikus-entzunezko ekoizpenaz.

You may also like

Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1575859

Page 59 of 59

Zabaldu: