Uda giroan ere kultur ekitaldien aniztasuna bultzatzea du helburu ekimenak eta baita diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea ere.
Irailaren 9, 10 eta 11n Oiartzungo Arte Egunak antolatu ditu herriko kulturzale talde batek, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean. Azaldu dutenez, “Kulturabirusa ekimenak aurreko bi urteetan herriko kulturgintzan utzitako arrastoari eta saretzeari segika, helburu antzekoak ekarri nahi ditugu plazara: uda giroan ere kultur ekitaldien aniztasuna bultzatzea, diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea”.
Arte Egunak ekimena irailaren 9an abiatuko da, arratsaldean Hiru Binaka ekitaldiarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “herriko sei sortzaile jarri ditugu harremanetan, bikoteka, egun honetan erakutsiko diren pieza bana sortzeko. Hauexek dira parte hartzaileak: Miriam Unzueta & Olga Corrochano; Malen Elizasu & Xabier Belaunzaran; eta Amets Badiola & Alaia Martin.
Hurrengo egunean, hilak 10, Poesia Egunaren txanda izango da. Bidegorriko hiru gunetan hiru errezitaldi izango dira goizeko 11:00etan eta Gaizkileak gaia ardatz hartuta. Lehenengo bi guneetan herriko literaturzale eta idazleek irakurriko dituzte testuak. Hirugarren gunean aurten poesia liburuak argitaratu dituzten Euskal Herriko poetek beren testuak irakurriko dituzte.
Herriko irakurleak hauek izango dira: Iraia Etxebeste, Aiako harria Gaztelumendi, Elixabete Perez Gaztelu, Oihana Muxika, Ahetz Kortajarena, Ekhi Arizmendi, Elias Arizmendi, Mirari Telletxea, Marti Casanova eta Anari Larburu. Herriko idazleak, berriz, hauek izango dira: Karmele Mitxelena, Alain Mendizabal Txilly, Olatz Mitxelena, Aintzane Galardi, Josu Ibarguren, Joane Irigoien, Pello Añorga eta Miren Azkarate.
Amaitzeko, idazle gonbidatuak: Juan Luis Zabala, Lizar Begoña, Maite Lopez, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda izango dira.
Ondoren, 14:30ean, arte bazka-aktiboa, Bazkun Zahar elkartean. “Bazkari giroaren bueltan, kulturzale, sortzaile eta eragileen arteko solasa eta saretzea landuko da”.
Amaitzeko, irailaren 11n, 10:00etatik 14:30era artisau eta sortzaileen azoka izango da Eliza inguruan. Bertan izango dira: Rbelde, Maitandu Makrame, Puochinah, Oliparok, Sorginlore, Lei lei, Arratibel, Txirikorda, Loregorri, Xipiroi serigrafia, Kosta itsas-egurrak, Ane, Ehunduz, Ainara Lasa, Izaro, Maixa, Borealak, Allende Arnaiz, Koöl, Luma moda etikoa, Hamarratz, Zizkamizka eta Gar-gar.