(argazkia: Erran)

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bertsoak apirilaren  25etik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal izango dira.

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko 35. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Hala, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dira: A maila: 10 urtera arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena). B maila: 11 eta 14 urte bitarteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena). C maila: 15 eta 18 urte bitarteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena). D maila: 18 urtetik gorakoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Parte hartu nahi dutenek kultura@bera.eus helbidera bidali beharko dituzte bertsoak.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izango da atzera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahal izango ditu, edo aipamen bereziak egin.

Lehiaketan parte hartzeko informazioa, hemen.

Zabaldu: