Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman beharko da. Epea martxoaren 7ra arte egongo da irekita. Behar izatekotan, antolatzaileek zozketa egingo dute martxoaren 11an.

18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko.

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman beharko dute interesa dutenek. Epea martxoaren 7ra arte egongo da irekita eta antolatzaileek zehaztu dutenez, “behar izatekotan, zozketa egingo dugu martxoaren 19an”.

Aurreko urteetako edizioetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Gainera, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.

Hala, antolakuntzak nabarmendu duenez, “parte hartzen dutenek, derrigorrez, Antzoki Zaharrera joan beharko dute apirilaren 3n, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, Zinemaldian zehar, gutxienez, 19:00etako/19:30eko Victoria Eugenia antzokiko saioen %80ra joan beharko dute”.

Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.

Zabaldu:

Utzi erantzuna