Zornotzarrak metafora baten bidez ospatzen ditu emakumeen eskubideen aldeko borrokari bidea irekitzea lortu zuten emakumeak. Kantuaren estiloak abeslariaren lehen diskoko soinu-unibertsoaren eta mezuaren analogiatzat balio du, trikitia, panderoa eta musika elektronikoaren arteko fusioa jorratuz.
Eider Etxeandia Heitxik ‘Akelarre askea’ hirugarren aurrerapen kanta kaleratu du. Pieza berriarekin, musikari bizkaitarrak emakumeen eskubideen alde borrokatu zuten “sorginak” omendu nahi izan ditu, eta horretarako, Lide Hernandoren (BELE) laguntza izan du.
Heitxik metafora baten bidez ospatzen ditu emakumeen eskubideen aldeko borrokari bidea irekitzea lortu zuten emakumeak, gure arbasoak. Hain zuzen ere. Kantuaren estiloak zornotzarraren lehen diskoko soinu-unibertsoaren eta mezuaren analogiatzat balio du, trikitia, panderoa eta musika elektronikoaren arteko fusioa jorratuz.
Baga Biga diskoetxearen arabera, “aurrerapen honek argi uzten digu, aurreko singleekin batera, Aro barri bat eta lema eta lekukoa, folklorea eta elementu modernoak uztartzeko artistaren anbizioa.
Abesti berriarekin batera, Etxeandiak bideoklipa ere kaleratu du. Honetan, sorgin talde baten jazarpen eta akelarre prozesua ikus daiteke. Ikus-entzunezkoa Ane Berriotxoak zuzendu du.
Kantuaren musika eta hitzak Eider Etxeandiarenak eta Lide Hernandorenak dira. Ekoizpenaz eta nahasketaz, berriz, Oihan Moreno eta Iker Villa arduratu dira.