‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Canciones de Ray Fernandez: El que fuma, bebe y canta hiru sortzaileren arteko elkarlana da. Fernandezen letrak, batetik, Aristides Hernandez Ares-en ilustrazioak, bestetik, eta Sarrionandiaren hitzaurrea, azkenik.

Hirurek bat egin dute kaleetan eta bizitzan, hitzetan eta ametsetan, eta kresal eta ron usainaz gain, ia dantzagarria den proiektu horretan elkartu egin dira.

Liburua argitaratu ahal izateko, crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. 500 liburu inprimatu eta Habanara bidaltzeko helburuarekin.

 

Zabaldu: