Basoa eta bere elementuak dira Errenteriako artistak egindako 19 argazkiz osatutako erakusketa honen haria. Bertan, bularreko minbiziaren prozesuan zehar izandako bizipenak erakusten ditu. Erakusketa uztailaren 11ra arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Esther Otxoak (Errenteria, 1966) Basoa nire baitan argazki erakusketa zabaldu du berriro Errenteriako Xenpelar Etxean, COVID-19k eragindako etenaldiaren ondoren.
Lucia Moratek komisariatutako erakusketa honek artistaren ibilbide emozional eta fisikoa erakutsi nahi du, bularreko minbizia diagnostikatu ondoren. Hemeretzi dira imajinario poetiko bat osatzen duten irudiak, eta bertan bere prozesua kontatzen digu, autorretratuak basoko elementuen argazkiekin uztartuz.
Jorge Fernandez Bazaga argazkilari eta psikologoaren hitzetan, “gaixotasunak eragindako joan-etorriak argazkilariari ez dio galarazi bere sentsibilitatea, beldurrak eta ziurgabetasuna erakustea, eta aldi berean, kontakizunaren sorkuntzan, bizitzeko eta partekatzeko borondatean eta absentzia eta presentziaren konbinazio magikoan gauzatzen den kemena”.
Basoa nire baitan erakusketa uztailaren 11ra arte egongo da ikusgai Errenteriako Xenpelar Etxean, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Horretan gain, uztailaren 6an, 18:30ean, Otxoak bere sormen prozesuari buruz hitz egingo du erakusketan bertan. Jarduera honek edukiera mugatua izango du eta, beraz, izena eman beharko da xenpelar@errenteria.eus helbidean edo 943 449 634 telefonora deituta.