Euskal Herriko 21 kulturgilek parte hartuko dute ´Euskara ala ezkara´ zikloan Elgoibarren

Kulturgintza gaitzat hartuta, egun osoko programa antolatu dute urriaren 6rako Elgoibarren. Horretarako, Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu dituzte. IMH ikastetxean izango da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Aurten, modu berezian ospatuko da Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen den Euskara ala ezkara zikloaren 10. Urteurrena, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak, DanobatGroup eta IMH ikastetxearen laguntzaz.

Goizeko 9:30ean abiatuko da programa IMH ikastetxean eta Kultur Etxeko sotoan emango zaio amaiera 19:30ak aldera.

Izena irailaren 28a baino lehen eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude