Gonbidatuak Eduardo Apodaka eta Usue Mori izango dira. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian.
‘Mintza Lagun’ zikloaren hirugarren edizioa gaur, apirilak 28, itzuliko da Donostiara. Oraingo honetan, Eduardo Apodaka filosofo eta soziologoak eta Usue Mori Ingeniaritzan doktoreak Adimen artifiziala ezinegonaren aurrean hitzaldia eskainiko dute eta Harri X. Fernandez kazetariak moderatuko du saioa.
Hizlariak teknologia eta filosofia arloetatik abiatuko dira Adimen Artifizialaz mintzatzeko. Izan ere, osasun mentalaren arloan, adimen artifizialaren erabilera kezkagarria da sarritan, kontsolamendua bilatzeko eta bakardadeari aurre egiteko baliabide bihurtu delako pertsona askorentzat.
Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian.
Hizlariak
Eduardo Apodaka Filosofian lizentziatu zen eta Soziologian doktoratu, EHUn. Bertan egiten du lan Gizarte Psikologia sailean. Ikertzaile ibilbidean hiru esparru jorratu ditu batez ere Psikologia Sozialetik: boterearen eta legitimazioaren psikologia soziala, egungo gizarteko psikologizazio prozesuak, eta euskal kasuan identitate linguistiko minorizatuen estatusa eta balioa.
Usue Mori Matematikan lizentziatua da eta Ingenieritza Informatikoan doktorea, EHUn. Bertako Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala saileko irakasle eta ikerlaria da, eta Adimen Artifiziala graduko koordinatzailea. Bere ikerketa adimen artifizialeko ereduen diseinuan burutzen du, batik bat, denboran zehar jasotako datuetatik informazio erabilgarria ateratzeko.
Azkenkik, Harri X. Fernandez moderatzailea Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Noticias de Gipuzkoa egunkariko Kultura saileko arduraduna da, baita zinema kritikari, ikertzaile eta programatzailea ere.