Gema Lopez Las Herasek irabazi du aurtengo Jokin Zaitegi Saria (argazkiak: Elkar)

Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Gema Lopez Las Heras itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta.

Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi zuten Elkar argitaletxeak eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi sariketa, eta hauexek izan dira beka horri esker orain arte itzuli diren liburuetako batzuk: Imre Kerteszen Zoririk ez (Urtzi Urrutikoetxea, 2002), Mo Yanen Hori da umorea, maisu! (Maialen Marin eta Aiora Jaka, 2012), Peter Handken Atezainaren larria penalti-Jaurtiketan (Joxe Mari Berasategi, 2019) edota Louise Glücken Basairisa (Garazi Ugalde, 2020), Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise (Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Maialen Berasategi Catalan, 2022).

Zabaldu: