Hizkuntza gutxituen inguruko mahai-inguruak egingo dituzte Gasteizen

Jardunaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urtetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera eman nahi dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Garabidek.

Aurtengo udazkenean Euskal Herrian izango ditugu hizkuntza komunitate ezberdineko pertsonak Garabidek antolatzen duen Hizkuntza Biziberriko Gidaritzri buruzko Ikastaldi Trinkoa-n parte hartzeko. Antolatzaileen arabera, “hizkuntza indigenen aldeko hainbat ekintzaile egotea aukera ona da aurrera begira jartzeko eta hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnarketa elkarrekin egiteko. Euskararen kasuan, nondik gatozen gogoratu, non gauden jabetu eta nora joan nahi dugun hausnartzeko baliagarriak izatea nahiko genuke”.

Irailetik azarora bitartean, jendeari irekitako hiru saio izango dira eta beste hainbat tailer itxi. Saio hauek iraganari, orainari eta etorkizunari begira izango dira.

Lehenengo saioa irailaren 24an izango da eta iraganari begira jarrita, euskararen biziberritze prozesua zein izan den aurkezteko mahai inguru bat antolatu da. Honetan, arlo desberdinetan erreferente diren hiru lagunek parte hartuko dute:

      • Jasone Mendizabal (Topagunea)
      • Edurne Brouard (AEK)
      • Miren Azkarate (UPV/EHU)

Aurkezle eta gidari: Iñaki Mtez. De Luna (Garabide)

Urriaren 29an izango da bigarren Saioa eta horretan orainari begira jarriko dira parte-hartzaileak: munduko hainbat komunitate indigenetatik etorritako partaideak izango dira beraien herrian gaur egun haien hizkuntzek bizi duten egoera azalduko luketenak.

      • Waye dokumentalaren aurkezpena (zuzendariak: Egoitz D. Ibargoitia, Andoni Marquinez eta Irati Briñas)
      • Socorro Cauich Caamal (Radio Yúuyum eta Yúuyum-eko kidea)
      • Oscar Chan Dzul (Centro Interdisciplinario de Investigación y Desarrollo U Yich Lu´um-eko kidea)

Aurkezle eta gidari: Jon Sarasua (Garabideko kidea eta HUHEZIko irakaslea)

Hirugarren Saioa berriz, azaroaren 26an izango da eta etorkizunari begira egongo litzateke. Jende aurreko saioan arlo desberdinetako pertsonek euskararen erronkak zeintzuk diren azalduko dituzte.

      • Gartzen Garaio (Aiaraldea Ekintzen Faktoria)
      • Isabel Arias (Tafallako Garces de los Fayos Ikastola)
      • Aitor Aldasoro (Beasaingo Udala)

Aurkezle eta gidari: Iñaki Lazkano (Oihaneder Euskararen Etxea)

Saio guztiak 19:00etan izango dira, Oihaneder Euskararen Etxean.

Zabaldu: