(argazkia: Kultur Sharea)

Joseba Sarrionandia izango da bihar Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Saioa ostiral honetan, maiatzak 15, arratsaldeko 19:00etan izango da Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian. Bertan, Sarrionandiaren poemez egindako ikus-entzunezko laburrak ikusiko dira, autorearen azalpenekin, irudiekin eta irudien inguruan lotuko duen elkarrizketa batean.

Poetika zikloa itzuliko da berriz ere Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera. Bihar, hilak 15, izango du hitzordua Poemak eta irudiak izenburupean, eta Joseba Sarrionandia idazlea izango da protagonista.

Emanaldian Sarrionandiaren poemez egindako ikus-entzunezko laburrak ikusteko aukera egongo da, autorearen azalpenekin, irudiekin eta irudien inguruan lotuko duen elkarrizketa batean.

GFAk azaldu duenez, “poema bakoitzaren atzean dirudiena baino bizipen, emozio eta gogoeta gehiago dago. Horretan dagoen lana eta arnasa ezagutzeko aukera emango digu. Historia hori da Iurretako idazleak jende artean lehen aldiz kontatuko duena”.

Horrez gain, iurretarrak bere olerkiekin eta bere olerkiei buruz hainbat zinemagile eta artistek egin dituzten bideo-poemak ekarriko ditu jendaurrera, baita lehen aldiz haietako batzuk ere, eta poema horien jatorrizko esanahi eta intentzioetara zabalduko du bere azalpena. Zehazki, hauek dira proposatutako poemak: Ama (Josu Martinez); Bainera (Itziar Leemans) ; Preso egon denaren gogoa (Eugen Green); Hiriak (Ruper Ordorika); Hotza (Oskar Alegria); Propostas para a definiáo deo exilio (Mireia Gabilondo); Garaizar (Teresa Igeregi)  eta Joan ala etorri (Dana Moya) .

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan hasiko da Donostiako Santa Teresa komentuko Areto Nagusian.

Zabaldu:

Utzi erantzuna