Kontadoresek eta San Telmo Museoak gazteei zuzendutako argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute, Donostian

Galderak izango dira lantegiaren abiapuntua, “galderak elkar komunikatzeko eta sortzeko ezinbesteko tresna gisa”. Elkarrekin ariketa ezberdinak egingo dituzte, besteak beste 24 orduko argazki liburura edo Irudien batzarra izenekoak. Izena emateko epea irekita dago jada www.kontadores.eus webgunean.

Gazteentzako Kontadores zentroak eta San Telmo Museoak elkarlanean 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute Donostian. Jon Cazenavek komisariatu duen 3X4=ORAIN  erakusketa izango da abiapuntua eta honetan sakontzeko, Julian Baron argazkilari eta irakasleak, lantegi bat bideratuko du.

“Zein da ahal izango bazenu gaur egingo zenukeen argazkia?”, da lantegi honetarako planteatu duten galdera. Izan ere, galderak izango dira lantegiaren abiapuntua. Antolatzaileek adierazi dutenez, “galderak elkar komunikatzeko eta sortzeko ezinbesteko tresna gisa”. Hala, elkarrekin ariketa ezberdinak egingo dituztela azaldu dute, besteak beste 24 orduko argazki liburura  edo Irudien batzarra deiturikoak.

Laborategiak bi zatitan banatu dute: Lehenengo partea: urriaren 14 eta 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoan eta bigarrena azaroaren 18 eta 19an,arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, Kontadores Zentroan.

Izena emateko epea irekita dago jada www.kontadores.eus webgunean. Informazio eta argibide gehiagorako: kontadores@donostia.eus / 943 48 34 76.

Zabaldu: