Kontzertu sorta berria iragarri du Berri Txarrak taldeak Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan

 

Sarrerak igandean, hilak 13, jarriko dituzte salgai, arratsaldeko 19:00etan. Amurrio, Baiona eta Elorrioko zuzenekoetarako berriz, sarrerak aretoan bertan eskuratu ahal izango dira.

Lekunberriko taldeak kontzertu sorta berria iragarri du Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan. “Udaberrian, Beude azpibira egin genuenean, hainbat toki geratu ziren kanpoan. Urtea amaitu baino lehen bertan egon nahi genuen eta hori iragartzera gatoz”, zabaldu dute sare sozialen bidez. Hilaren 18an Amurrioko Kultur Elkartean izango dira, 19an Baionako Zizpa gaztetxean, 20an Elorrioko gaztetxean, 24an Getxoko Muxikebarrin, 25ean Bermeoko Kafe Antzokian, 26an Hernaniko Oialumen eta 27an Larragako La Lagunan.

Sarrerak igandean, hilak 13, jarriko dituzte salgai, arratsaldeko 19:00etan. Amurrio, Baiona eta Elorrioko zuzenekoetarako berriz, sarrerak aretoan bertan eskuratu ahal izango dira, pertsona bakoitzeko bi gehienez. Gainontzeko kontzertuetako sarrerak Wegow.com webgunearen bidez egongo dira euskuragai, pertsona bakoitzak gehienez lau hartu ahal izango ditu.

Zabaldu: