(argazkia: AEK)

Maiatzaren 21a, Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna

AEKk mintzodromoak antolatu ditu 65 herritan.

AEKk 12. eguna: eta izango gara! izeneko ekimena iragarri zuen euskararen aldeko lasterketaren balorazioan, martxoaren 30ean. Horren baitan, bi ekintza antolatu ditu:

Batetik, mintzodromoak, Praktitatu-AEKren eskutik. AEKk “maiatzaren 21ean inoiz baino euskara gehiago entzutea” nahi du; hori dela-eta, 65 mintzodromo antolatuko dituzte egun horretarako, Euskal Herriaren luze-zabalean.

Maiatzaren 21ean, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, AEKren Praktikatu zerbitzuak aldarrikapen bat egin nahi du: “oraindik ere euskaraz espazioak behar dira euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko, eta mintzapraktika-egitasmoetan parte hartzea horretarako abagunea da”. Informazio gehiago eta izen-emateak: www.korrika.eus/etaizangogara webgunean eta AEKren euskaltegietan eskura daiteke.

Ordubeteko eskola

Bestetik, apirilaren 22an ordubeteko eskola eskaini zuen AEKk, doan, hainbat euskaltegitan. Hasiera-mailako klaseak izan ziren, oraindik euskarara inoiz hurbildu ez direnentzat, hizkuntzarekin lehen hartu-emana izan dezaten.

12. eguna: euskara gara eta izango gara ekimenaren bidez, AEKk Euskal Herri osoari erakutsi nahi dio zer eskaini ahal duen euskararen pizkunderako : “Beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuak ditugula abiatzen dugu lasterketa, baina Korrika bera labur geratzen zaigu askotan, eta hamaika egun horietatik harago joan behar dugu”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna