Maider Oleagaren ‘Irrits’ izan da aurtengo Huhezinema sariko irabazlea

Euskarazko Bideolip Onenaren saria Flavio Banterlak jaso du Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu lanarekin.

Euskal Herriko zinema sortzaileak elkartzeko plaza bihurtu zen Zaraia aretoa joan den ostiralean. Iluntzeko 19:00etan eman zioten hasiera sari banaketa ekitaldiari. Antolatzaileen arabera, “atmosferan ilusioa, urduritasuna eta jakin-mina antzeman ziren hautatuen artean. Bideoklip sailean parte hartu duen Flavio Banterlaren NNN ZZZ-ko (Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu) protagonista ere azaldu zen aretora: Buruhandia!

Jaialdia posible egin duten babesleetako batzuk ere gerturatu ziren Arkupera. Bertan izan ziren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Aretxabaletako Udaleko, danobat groupeko, Mundukideko, Goienako, Berriako eta Artemaneko ordezkariak.eta Artemaneko ordezkariak.

Hauexek izan dira 16. Huhezinemako irabazleak:

Sail Ofiziala

  • HUHEZINEMA SARIA (800 euro), BERRIAren osogarriarekin Irrits, Maider Oleaga (Kepa Errasti epaimahai ofizialeko kideak eman du saria).
  • VERTIGO SARIA (400 euro) Siempre lunes, David Gonzalez (Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Lara Garcia, Julen Iglesias eta Olatz Asua ikasleek eman dute saria).
  • SENIOR EPAIMAHAIAREN SARIA (300 euro) Cuerdas, Estibaliz Urresola Solaguren (Goienagusi elkarteko Rosa Urretak eman du saria).
  • IKUSLEEN SARIA (100 euro) 36, Ana Lambarri Tellaeche (Aretxabaletako Udaleko Ainhoa Cabero kultur zinegotziak eman du saria).

Bideoklip Saila

  • BIDEOKLIP ONENAREN SARIA (300 euro) Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran, Nitya Lopez (Andoni Imaz epaimahai ofizialeko kideak eman du saria).
  • EUSKARAZKO BIDEOKLIP ONENA (200 euro) – Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu (Flavio Banterla) – Aitor Arruti (Goio Arana Aretxabaletako campuseko zuzendariak eman du saria).
  • IKUSLEEN SARIA (100 euro) COKO (OLD G),Iñaki Tena eta Claudia Molina (DANOBATGROUPeko Iñaki Herrera ordezkariak eman du saria).

Ikaslea Saila

  • IKASLE LAN ONENAREN SARIA, Gaztezuloren osagarriarekin (300 euro) Estampado, Gerardo Tome (Escuela de Cine del País Vasco – Bilbo) (Humanitate eta Zientzien Fakultateko bekanoa den Nagore Ipiñak eman du saria).
  • MU SARIA (150 euro) Mitxoletak, Javier Elizalde (Humanitate eta Zientzien Fakultateko bekanoa den Nagore Ipiñak eman du saria).
  • MUNDUKIDE SARIA (700 euro) NAHAR, Beñat Goia eta Iraia Irazusta (Urri Urizar, Mundukideko ordezkariak eman du saria).
  • IKUSLEEN SARIA (100 euro) Muskil, Marina Perosanz (Ausolaneko Juan Mari Bergaretxe ordezkariak eman da saria).

Maider Oleaga zuzendariak eta Izaro Nieto aktoreak aitortu dutenez, “ez genuen espero Sail Ofiziala irabaztea, poztasun handiarekin irten gara aretotik eta oso eskertuta gaude Huhezinemarekin.

David Gonzalez Vertigo sariaren irabazle eta Siempre Lunes filmaren zuzendariak, bere aldetik, “film labur asko egin ondoren, film luze bat zuzendu eta ekoiztu dut modu independentean, baina oso gogorra izan zenez, berriro itzuli nintzen film laburretara. Esaten den moduan, El salto al largo, baina alderantziz egin dut”, adierazi du.

Zabaldu: