Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Lanak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko da eta martxoan irabazleen izenak emango dira ezagutzera. Helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea.

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Azaldu dutenez, ekimen hau “Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikusarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu”.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira: alde batetik, Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450 euro. “Emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da”. Bestetik, Emakumezkoei begirada, lanik onena: beste 450 euro, “gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da”.

Bi idazlan irabazleak, gainera, 2022ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo da. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izan beharko da.

proposamenak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko da eta martxoan irabazleen izenak emango dira ezagutzera.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu: