Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947) idazlearen Biharko oroitzapenak bildumako Miren, Boga eta Feedback dira Xerezaderen artxiboan entzungai dauden ipuinak, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren ahotsetan. (Lotura honetan entzun daitezke)
Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta genero horretako bi liburu agertu zituen Maiatz argitaletxean: Biharko oroitzapenak (1958) etaTeleamarauna (1987).
Hiztegigintzan Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bideratutako Nola erran hiztegian zuzentzaile lanak egin zituen, Gure Irratiaren lehen urteetan fikzio emankizun andana kudeatu zuen, nola Isaac Asimoven lanetatik hartu testuekin eta batez ere Richard Wagnerren obratik egokitu opera aipatu batzuk antzeztuz. Musika gustuko zuen, batez ere musika klasikoa, seriala, modernoa, opera eta herri anitzetako folk musika, bereziki Indiakoa. Pelot 2016ko urriaren 6an hil zen Biarritzen