Aratz mendia ikus daiteke bertatik. “Horrela, herritarrek eta bisitariek gozatu ahal izateaz gain, Arabak lehen eserlekua eman zion mendiarekin lotuta jarraituko du. Familiak eta Asparreneko Udalak berak aukeratu dute eskultorearen obraren kokapena.
90. hamarkadaren erdialdean Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilearen Araba eskulturaren erreplika bat Aratzeko tontorrean jarri zuten, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen gailurrean, hain zuzen. Hainbat artelan euskal gailurretan jartzeko ekimen baten barruan paratu zuten obra hor. Pieza bi urtez egon zen bertan, desagertu zen arte.
Basterretxeak 1962an sortu zuen jatorrizko artelana egurrez, Bizkaia eta Gipuzkoa izeneko beste bi artelanekin batera. Aratzen kokatutako erreplika, berriz, brontzez egin zuen Bermeoko artistak.
2021ean, Aritz Albisu Araiako bizilagunak ustekabean aurkitu zuen desagertutako obra, jatorrizko lekutik 500 metrora.
Orain, Santsaerreka kaleko obrak amaitu direnean, Ilarduibide kalearekin bat egiten duen lekuan jarriko da. Familiak eta Asparreneko Udalak berak aukeratu dute Nestor Basterretxea eskultore ospetsuaren obraren kokapena.
Puntu hau Araia herriaren sarreran kokatzen da, herrira sartu edo herritik ateratzen den edonork nahitaez igaro behar duen bidegurutzean. Gainera, Aratz mendia ikus daiteke bertatik. “Horrela, herritarrek eta bisitariek gozatu ahal izateaz gain, Arabak lehen eserlekua eman zion mendiarekin lotuta jarraituko du”, azaldu du Txelo Auzmendi Asparrenako alkateak.