Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko ikastaroak antolatu dituzte

Urriko saio honetan Zuriñe Gojenolak eta Aintzane Toledok parte hartuko dute.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak seigarren urtea du, UEUrekin batera, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituela.

2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu zaie.

Antolatzaileen ustez, “garrantzitsua da ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskaltzaleari eskaintzeko”.

Motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa saioetan antolatu dute ikastaroa, “gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu”, adierazi dute antolatzaileek.

Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.

Hala, urriko saio honetan Zuriñe Gojenolak eta Aintzane Toledok parte hartuko dute: Zuriñe Gojenola – Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAE-koa eta Kataluniakoa aztergai; Aintzane Toledo – Hizkuntzen galera Europa Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik?

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea:

Oihaneder Euskararen Etxeko kideek adierazi duenez, “egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen”.

Zabaldu: