Nazioarteko Poesia Jaialdi honen helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea. Mikel Urdangarin, Leire Vargas eta Idoia Asurmedi, besteak beste, izango dira oholtzara igoko diren musikariak.
Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIV. edizioa abian da eta programazioak 100 jarduera baino gehiago bilduko ditu Gasteizen eta Arabako hainbat udalerritan.
Elisa Rueda poetak sortua eta zuzendua, Gasteizen eta Araban poesia zabaltzeko asmoz eta lurraldeko gizarte-ehunaren arteko lotura ilusionagarria sortuz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizartearen maila guztietara hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.
Programazioa eta topaketa nabarmenak
Antolakuntzak nabarmendu duenez, “2026ko programazioak eskaintza eklektikoa du, kantautore handiak eta poesia garaikideko ahots berriak elkartuz”. Besteak beste, honako artistak izango dira: Ismael Serrano, Antonio Colinas, Magdalena Sanchez Blesa, Luis Pastor, Miguel Gane, Idoia Asurmendi, Leire Vargas, Mikel Urdangarin, Maru Bernal, Maryam Alzarooni, Patricia Pinchon, Maria Mandalou, Mohsen Emadi eta Abdallah Abubaker.
Hitzetik Kantura da programatutako jardueretako bat. Ikuskizuna maiatzaren 10ean izango da Mikel Urdangarin eta Leire Vargasen eskutik, Izaskun Arrue Kulturunean. Elkarrizketa, poesia eta zuzeneko musika uztartzen dituen proposamena izango da eta moderatzaile batek gidatuta, sormen-prozesua, euskara adierazpen-hizkuntza gisa eta hitzaren eta kantaren arteko harremana aztertuko dituzte.
Bigarren eskuko arropa eta lehen mailako poesia ere izango dira aurtengo edizioan: “poetek emandako arroparekin azoka egingo da, eta bildutako dirua Berakah elkartearentzat izango da”.
Egitarauak jasotzen dituen jardueren artean Martxoak 3: zauri irekia ibilbide poetikoa ere egingo dute hilaren 24an.
Edizio honetan, Amurrio, Agurain, Kanpezu, Elburgo, Kuartango, Zalduondo, Añua, Maeztu, eta Iruña Oka herriek, besteak beste, nazioarteko poeten errezitaldiak eta tokiko topaketak hartuko dituzte, baita ikastetxeetan ere, kultura deszentralizatuz eta landa-eremura eramanez.