Maider López artistaren 'Personaje' lana

‘Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa’ ekainaren 1etik 5era, Bilbon

Ikusizko arteei, argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotutako zortzi proiektu aurkeztuko dira.

Bilboko Alondegiak ekainaren 1etik 5era bitartean, Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa antolatu du eta ikusizko arteei, argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotutako zortzi proiektu aurkeztuko dira.

Prototipoak bi urteko proiektua da. Honetan, begirada zein jatorri oso ezberdineko artistek esperientzia berriak planteatzen dituzte, eguneroko bizimodu eta begirada artistikoarekin lotuta. Forma artistiko berrien bidez egiten dute, beren kode eta sorkuntza denborekin, aldatzen diren agertoki eta formatuetan, errealitatearen hainbat alderdi auzitan jartzen duten lengoaia desberdinekin.

Aurtengo edizioan Sra. Polaroiska, Jose Ramon Ais, Diego Sologuren & Sebastien Tripod, Maider Lopez, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernandez sortzaileek parte hartuko dute, Bilboko Zentroan bizi diren proiektuekin: terrazatik Auditoriora, Atriora edo Lantegira Alondegiako ideien laborategira.

Prototipoak programa 2016an jaio zen, artearen bidez gizarte-arloaren izaera, performatibitatea eta aniztasuna esploratzeko asmoz, eta, horrez gain, ikuspegi poetiko, estetiko eta politiko batetik modu kritikoan prestatzen laguntzeko.

Hasieratik, lekua elementu nagusia izan da. Orain, Prototipoak biurtekoan bihurtuta, arreta berezia jartzen du proiektu artistikoak eta lekua lotzeko, lekuaren eta testuinguruaren espezifikotasunetik esperientzia berriak planteatzen dituzten eta errealitatearen hainbat alderdi zalantzan jartzen dituzten proposamenekin, errealitatea eraldatzeko aukerak irekitzen saiatuz.

Zabaldu: