(argazkia: Topic Museoa)

Tolosako Topic museoak hainbat jarduera antolatu ditu larunbaterako

Besteak beste, Nire aitak harriak erretzen zituen ikuskizuna, tailer bat eta bisita dramatizatua izango dira.

TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak egun osoko egitaraua prestatu du datorren larunbaterako. Goizean, TOPIC educacion saileko kideetako batek gidatutako bisita gidatu dramatizatuaz gozatu ahal izango da, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, familientzako tailerra izango da eta 18:30ean, Tian Gombau konpainia valentziarrak Nire aitak harriak erretzen zituen ikuskizuna taularatuko du.

Konpainiako kideen esanetan, Nire aitak harriak erretzen zituen ikuskizunak pertsonen eta Lurraren arteko loturek nola eboluzionatu duten azaltzen du. Lotura horiek baldintzatu egin zituzten lan egiteko modua, egunerokoa eta jaiak bizitzeko modua, eta espazioarekin eta denborarekin erlazionatzeko modua. Hori guztia asko aldatu da, baina bada lotura horiek berreskuratu nahi dituenik, orainaren begirada batetik. Ezbeharretara nola egokitzen garen ere aipatzen du, biziraupen hutsagatik, eta batez ere haurrak”.

Obrak kare-egile baten seme Zagalen istorioa kontatzen du. Lehen karea funtsezko materiala zen etxeak egiteko, baina garai batean eraikitzeko modua aldatu egin zen… eta kare-egile lanbidea desagertu zen. Harriak erretzen zituen gizonak berrasmatu egin behar izan zuen, eta zeregin horretan Zagalek lagundu zion.

Sarrerak

Tailerreko eta ikuskizuneko sarrera-konbinatu honetarako izen-emateak 943650414 telefonora deituz edo educacion@cittolosa.com helbide elektronikora bidaliz egin beharko dira.

Zabaldu:

Utzi erantzuna