Nerea Loiola (argazkia: Kultur Sharea)

[Bideoa] Nerea Loiolak Maria Reimondezen ‘Basatiak begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik’ saiakera euskaratu du

Liburuak hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia.

Nerea Loiolak Maria Reimondezek galegoz idatzitako Basatiak begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik saiakera euskarara ekarri du. Lanak Susa argitaletxeko Lisipe bilduman ikusi du argia eta Miren Guillo antropologo eta EHUko irakasleak egin dio hitzaurrea.

Sinestezina dirudien arren, hilekoari buruz hitz egitea zaila da oraindik ere. Bizitzako uneren batean giza biztanleriaren erdiari baino gehiagori eragiten dion gorputz-prozesu batek –kulturala ere badenak– ez al luke gogoetarako oinarrizko gaia izan behar?

Ikuspegi askatzaile batetik, eta gogoeta bultzatzea helburu, Reimondezen liburu honek hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia. Azken batean, hilekoaz hitz egitea mundu osoaz hitz egitea da; eta, bereziki, ezarritakoari jarraitzeari uko egin eta, beren errebeldiarekin, denontzat hobea den mundu bat eraikitzen duten Basati ugariez hitz egitea.

Jule Goikoetxea editoreak adierazi duenez, “estiloari dagokionez, oso era ulergarrian dago idatzita liburua eta horrek irakurle profila zabaltzea egiten du, hori oso garrantzitsua da”. Bere ustez, edonork irakurri beharko lukeen liburua da, “irakurri nuenean nerabeek irakurri behar zutela pentsatu nuen eta ez bakarrik nerabeek, irakasleek ere irakurri beharko lukete, baina ez bakarrik institutu edo eskolako irakasleek, unibertsitate edo modulu profesionaletakoek ere irakurri beharko lukete.

Gaineratu duenez, “hain gai konplexua den hau era oso errazean eta oso era politizatuan jorratuta dago”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna