El Diluviren ´I tu, sols tu´ abestiaren euskarazko bertsioa egin du Huntza taldeak

Posted on 2018-10-31 by KulturSharea

El Diluviren I tu, sols tu abesti ezagunaren euskarazko bertsioa grabatu du Huntza taldeak talde valentziarrarekin elkarlanean.

Ta zu, soilik zu bertsioa Josune Arakistain Huntza taldeko abeslari eta trikitilariak eta Uxue Amonarriz abeslari eta pandero jotzaileak itzuli dute.

Euskarazkoa hala ere, ez da bertsio bakarra, El Diluvik beste sei hizkuntzatan ere grabatu du abestia, gazteleraz, galizieraz eta ingelesez, besteak beste.

TA ZU, SOILIK ZU

Nahi zenuen hura izango zara,

hiru aldiz bihurriago.

Hegan doan ukabila,

ta soilik zuk kontinenteak astindu.

Edozein minetik burujabetua,

ausarten bizipozarekin atera zinen.

Nork daki geroaz,

nork daki geroa hobea izango da.

Aske sentitu edozein lekutan,

ez utzi inork zu gelditzen.

Eta izarra izango zara,

askatasunera miratzen duen izarra.

Apirileko ekaitz gogorra zara,

zure etsaientzako oasi garratza.

Apirileko ekaitz gogorra zara,

loreak irekitzen dituen eguzkia.

Zure etsaientzako oasi garratza,

gauez argitzen duena.

You may also like

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-14 by KulturSharea
2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia [...]
Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]
Patxuko Nicek Harrera Sarea diruz laguntzeko kanta aurkeztu du
Posted on 2019-05-08 by KulturSharea
Patxuko Nicek sortutako abestia da Harrera. Kanta eta bideo honen [...]
‘Beldurrik gabe’ izeneko kantua aurkeztu du Xatiro raperoak
Posted on 2019-04-09 by KulturSharea
Bilboko abeslariak otsailean abiatutako proiektuaren bigarren kantua [...]

Page 50 of 59

Zabaldu: