‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin.

Poesiaren baliabideak erabiliz idatzitako narrazioa kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak Amorante Frantsesa izenburupean. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du liburua gaur, Donostian.

Meabek azaldu duenez, Agurtzane da eleberri honetako protagonista nagusia. 60 urteko emakumea atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko institutu batean, eta bakarrik bizi da, egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta, basoan.

Agurtzanek bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean.

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin. Egileak aitortu duenez, “liburua idaztea dibertimendu serio bat izan da”.

Liburuaren egiturari dagokionez, “poemek egiten dute atalen funtzioa, beste batzuetan poemak trantsizio hutsak dira, baina denek daukate beren garrantzia, denak direlako narrazioaren kate-begia”, zehaztu du idazle lekeitiarrak. “Musikalitateak garrantzi handia du, hoskidetasunak ere bai, erritmoak…”. Meaberen ustez, testu hauek ahoz irakurriz gero, segituan harrapatuko genituzke enumerazioak, zangalatrauak, trinomioak edo bestelako tresnak.

You may also like

Esne Beltza eta Amak taldeek ‘Mapa bat baino gehiago’ kantaren bideoklipa aurkeztu dute
Posted on 2022-05-18 by KulturSharea
Esne Beltza eta Amak taldeek Mapa bat baino gehiago kantaren [...]
Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak
Posted on 2022-05-06 by KulturSharea
M ama eme ume izeneko liburua gaur aurkeztu dute Donostian, Elkar [...]
Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Posted on 2022-04-21 by KulturSharea
Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko [...]
‘Jaun eta jabe’ da Des-Kontrol taldearen single berria
Posted on 2022-04-08 by KulturSharea
Des-kontrol taldeak Inoiz Baino Argiago izeneko lan luzea kaleratuko [...]

Page 19 of 62

Zabaldu: