Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika

Posted on 2024-10-09 by KulturSharea

Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif palestinarraren ‘Gazako egunerokoa’ euskarara ekarri dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik.

Aleka bildumaren barruan ikusi du argia Gazako egunerokoa liburuak eta gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten prentsaurrekoan.

Egilea Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara joan zen bizitzen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Bere karguarekin lotutako hainbat konpromiso zituen, eta pentsatu zuen konpromiso haiek eta senideak bisitatzea uztargarriak izan zitezkeela. Horregatik berekin eraman zuen Yasser, hamabost urteko semea. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. Israelgo armadaren inbasioaren lehenengo momentutik kale gorrian, aita-semeek hara eta hona ibili behar izan zuten iheska, gainerako gazatarrek bezala, aterpe bila baino gehiago –Gazan aterperik ez dago-eta– herioari izkin egiten. Horrela, 85 egun, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte.

Egun haietan, ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak idatzi eta Gazatik mundura bidali zituen Abu Saifek, ahal bezala, adibidez, sakelakoaren mezu laburren bitartez. Gertatuaren lekukotasun aparta ematen duten kronika horiek, bilduta, Gazako egunerokoa osatzen dute. Gazakoa sarraski telebisatua da, bai, baina lan honek berriz ere agerian uzten du ez dela guztiz egia irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duenik.

You may also like

Yogurinha Borovak ‘Sentipenak Askatu’ abesti berria aurkeztu du
Posted on 2019-05-23 by KulturSharea
Informazioa: uriola.eus Yogurinha Borovak bere abesti berria aurkeztu [...]
Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘euskalabria’ abestia aurkeztu du
Posted on 2019-05-22 by KulturSharea
Bikoak gaur aurkeztu duen Euskalabria abestirako, Salvatore Macheda [...]
Bastardix taldearen ‘Beldurrarekin’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-20 by KulturSharea
Bastardix 2016an sortutako Nafarroako folk-rock taldea da. Bere [...]
‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen
Posted on 2019-05-17 by KulturSharea
Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko [...]
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-14 by KulturSharea
2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia [...]
Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]
Literaturia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen
Posted on 2019-05-06 by KulturSharea
Euskal literatura sustatzea du helburu urtero antolatzen den [...]

Page 47 of 56

Zabaldu: