Bi lagunen arteko harremana jaso du Miren Amurizak ‘Pleibak’ eleberrian

Bost urte igaro dira Berrizko bertsolari eta idazleak Basa, helduentzako lehen eleberria (Elkar), kaleratu zuenetik. Gaur, berriz, bigarren nobela aurkeztera etorri da Donostiara.

Beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi du Miren Amurizak (Berriz, 1990), bigarren eleberria aurkezten hasi denean. 2000ko hamarkadaren bueltan girotua, liburuan ahots nagusi bat ageri da beste norbaiti zuzentzen zaiona. “Jone da bata, narratzailea, eta Polly bestea, ez dugu bigarren honen ahotsa zuzenean entzungo, Joneren narrazioaren bitarteaz baino ez dugu ezagutuko”, azaldu du Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak. Bigarren pertsonaia horren izena ere ez da aipatzen, Jonek erabiltzen duen Polly goitizena baino ez, Polly Pocket panpinengatik.

Liburuak garai bateko erreferentzia kulturalekin jolastuko du denbora guztian. ”Bi neraberen arteko gerturatze, urruntze… bizitzako fase intentso horren erretratatze bat da”, dio Amurizak. Kontraste handiko giroetan gertatzen da dena, “alde batetik protagonistetako baten jatorria den baserri mundu hori dago, eta, bestetik, garai horretan hain presente zegoen kalea, lokalak, gaztetxea… sozializatzeko espazio horiek guztiak”.

Egileak garaiaren ahalik eta “argazkirik zehatzena eta detallatuena” egiten saiatu dela aitortu du.  “Erreferentzia asko daude, garai hartan guk entzuten genuen musikarena, ikusten genituen pelikulenak, telesailenak, jaten genituen txutxerienak, edaten genituen txerrikerienak… guzti hori ahalik eta zehatzen jasotzen saiatu naiz”.

You may also like

‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen
Posted on 2019-05-17 by KulturSharea
Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko [...]
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-14 by KulturSharea
2019ko ekainaren 2an egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia [...]
Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2019-05-09 by KulturSharea
Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator [...]

Page 52 of 61

Zabaldu: