Nerea Ibarzabal idazleak bere lehen nobela kaleratu du: ‘Bar Gloria’

Posted on 2022-09-14 by KulturSharea

Idazle eta bertsolari bizkaitarrak estreinako nobela du Bar Gloria. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du gaur Donostian.

Bar Gloria du izenburu Nerea Ibarzabal idazle, bertsolari eta kazetariak (Markina-Xemein, 1994) aurkeztu duen aurreneko nobelak, eta bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat dela azaldu du. “Etxearen esanahia aldatu, lur berrira errotu eta lehenbailehen hasi nahi izan dutenena, alegia”. Baserritik herri industrial batera aldatu den familia da Gloria tabernaren jabea: Patxi eta Bizenta gurasoak eta Ana, Rakel, German eta Miren seme-alabak, nahiz eta Ana eta Rakel diren narrazioan garrantzi gehien dutenak Miguelekin batera. Azken honek ia umetatik tabernan lan egin izan du.

Leire Lopez Susa argitaletxeko editorearen arabera, “pertsonaien eraikuntzak garrantzia du liburuan, denak hezur-haragizko, denak identifikagarri. Egiten dutenaren bitartez, ezagutuko ditugu, esaten dutenaren eta isiltzen dutenaren bitartez, haien keinuen bitartez. Bortxaketa batek jarriko du argumentua martxan eta horrek sortutako ezinegonak eta amorruak zeharkatuko dute nobela, besteak beste, alde biek konpartitu beharko dutelako espazioa nobelan zehar. Hala ere, Lopezek azaldu duenez, nobela ez da hori bakarrik, liburua gauza asko da: heldu egiteko prozesuari buruzko liburu bat da, lehen tragoak, maitasunak, dezepzioak, bortxa bizipenak, lanari lotutako nekeak…”.

Ibarzabalek tabernena eta nekazal tradizioarena inguruan duen paisaia bat dela aitortu du eta konkretuki idiaren sinbologia erabili du liburuan. Kontatu duenez “Ana, Rakel eta Miguel mahai berean esertzen dira gauero, taberna itxi eta garbiketa lanak amaitutakoan. Sarrerako atearen gainean, disekatutako idi buru bat dago esekita eta bere begietatik erreka bazterreko taberna handi bat ikusten da, herriaren erdigunean kokatuta”.

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du
Posted on 2019-02-26 by KulturSharea
Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, [...]
Nafarroako Malerreka eskualdeko bizimodua islatzen duen dokumentala
Posted on 2019-02-21 by KulturSharea
Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko [...]
Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]
‘Gogoaren indarra’ kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
Gogoaren indarra kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak, Iñigo [...]
Errusiako urriko iraultzari buruzko filma proiektatuko dute Tabakaleran
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
  The Anniversary of the Revolution (1918) filma proiektatuko [...]

Page 50 of 57

Zabaldu: